Topera dator urte amaiera!

Askartza Saskiko festa, txapelketak, Selekzio ezbedinen lehenengo deialdiak… Agenda lodi eta polita daukagu denboraldiari agur esateko;

Joan den asteburuan, urtero ospatzen dogun Denboraldi amaierako Jaia izan genuen, primeran pasa genuen antolatutako joku eta lehiaketa ezberdinekin eta egunari bazkari batekin eman genion amaiera. Milesker parte hartu zenuten guztioi!

IMG_4731

Bitartean, zapatuan, Gure 6. mailako eta 5. mailako neskak eta Infantil mailako B taldeal, Deustuko Salesianos-ek antolatutako txapelketan parte hartu zuten, 6 mailako neskek bigarren postua lortu zutelarik.

Beste aldetik, Gure Junior mailako Neska eta Mutilek, agur esan zioten urteari Palentziara egimiko bidaiarekin. Bertan, Filipenses eta Maristas izan zituzten arerio eta 3 garaipen eta porrot bakar batekin amaitu zuten egonaldia, besarkada bat agur esaten digutenei!

Eta nola ez, denok dakigun moduan, Infantil mailako Askartza A taldea, Euskadiko txapeldun moduan amaitu zuen urtea, Gasteizen jokaturiko Euskadiko txapelketan, Arabako eta Gipuzkoako taldeei aurre eginez, ZORIONAK NESKAK!

IMG_4709

Baina hau ez da hemen amaitzen; Asteburu honetan, 5 mailako neskak Gasteizera mugituko dira Corazonistas Saskibaloi taldeak antolaturiko txapelketan parte hartzera.

Hurrengo asteburuan, ekainaren 10ean,6.mailako mutilak, Infantil mailako mutilak, eta gure neska kadeteak, Torrelavegara bidaiatuko dute, bertako txapelketan parte hartzera.

Eta momentuz, azkenik, Ekainaren 17an, Infantil nesken 03 urteko txapelketa antolatuko dogu Askartzan. Horretara, Euskadi Mailako talde potenteetarikoak hurbilduko dira, tartean, Hondarribia Iraugi, Loyola indautxu, San Viator eta Zaraobe arabatarrak. Partiduak, goiz eta arratsaldez jolastuko dira. Animatu eta etorri Saskibaloiaz gozatzera.

Amaitzeko, gure Jokalari diren, Kepa de Castro, Ane Alonso, Nahia Etxegarai eta Alazne iturralde, kadete mailako selekzioek egingo dituzten lehenengo entrenamenduetara konbokatuak izan dira, ZORIONAK GUZTIEI!

IMG_4729

Top